- Editorial:
- ELKARLANEAN
- Año de edición:
- 2017
- ISBN:
- 978-84-9027-688-4
- Páginas:
- 88
- Encuadernación:
- Bolsillo
- Colección:
- LITERATURA SAILA
KOADERNOA ZURI
ITURBE MAIZ, ARANTXA
Bi ahizpa, urtetan elkar ikusi ez dutenak, bat-batean amaren heriotzak berriro elkartu
dituen arte. Asko dute batak besteari esateko, urrun egon diren bitartean bakoitzari gertatu zaizkionak, eta baita lehenagotik nork bere kolkoan gordetakoak ere. Otzan eta esanekoa izana da bata, errebelde eta lotsagabeagoa bestea, ama estu eta zurrunaren alabak biak ere. Trapu zikinak etxean garbitzeko aginduaren kontra, isilpekoak argitara aterako dituzte Arratek eta Begoñak, beren arteko arrangurak eta ezin ulertuak sendatzeko, hezkuntza zikiratzaile baten min herdoilduak goxatzen saiatzeko.