PROFILAK (MUGETAN BARRENA)

PROFILAK (MUGETAN BARRENA)

ITURBIDE, AMAIA

14,00 €
IVA incluido
En stock
Editorial:
EREIN ARGITALETXEA
Año de edición:
2025
ISBN:
978-84-9109-988-8
Páginas:
112
Encuadernación:
Rústica
Colección:
POESÍA
14,00 €
IVA incluido
En stock
Añadir a favoritos

«Profil» hitz polisemikoa albotik ikusitako gorputzaz edota pertsona zein pertsonaia baten ezaugarriez aritzeaz gain, arte, teknologia eta geometriari, gizarte zein hizkuntza gaiei lotuta dago. «Muga» hitzari dagokionez, poema liburu honetan denetariko mugak (mugarriak, mugaldeak, zerumugak, lerroak) eta mugako egoerak agertzen dira. Bestaldetik, muga kontzeptu filosofiko konplexu horietariko bat dugu, artea ulertzeko ezinbestekoa.

Ezpatatik tenplatutako altzairuzko ametsa ateratzen da
emaro-emaro,
gezitik, bizitzaren soldadu izan nahi duen giza irudia,
maskaratik, zutargi gisara biderkatutako
gazteluko zaindaria,
ezkututik, trostan dabilen bihotza,
aiztotik, ezpain erabakiorra.

Eta eguneroko zurezko koilaratik, ahoari egokitutako
metal zaporeko bakardadea.