KINKILARIAREN AMETSA

KINKILARIAREN AMETSA

EZKIAGA

6,40 €
IVA incluido
En stock
Editorial:
EREIN ARGITALETXEA
Año de edición:
1999
ISBN:
978-84-7568-817-6
Páginas:
58
Encuadernación:
00
Colección:
IGELIO IGELA
6,40 €
IVA incluido
En stock
Añadir a favoritos

Bihotz oneko gizona zen Yuzo. Emazte eta seme-alabekin bizi zen txabolan. Kinkilari ibiltzen zen azokaz azoka, buruorratzak, zintak, hariak, belarritakoak, eraztunak eta abar saldu nahian. Ez zen oso trebe, ordea, eta ez zuen askorik saltzen. Kinkilak saldu eta diru pixka bat lortzen zuenean, berriz, bideko eskaleei ematen zien! Etxera esku hutsik itzultzen zen gehienetan Yuzo. Neguarekin iritsi zen okerrena. Euria aurrena eta elurra hurrena, azokara joan eta inor ez. Etxera itzuli eta emazte eta seme-alabak goseak! Gau hartan nekez harrapatu zuen loak Yuzo. Loak menderatu zuenean, amets egin zuen kinkilariak. Aurretik behin ere ikusi gabeko azoka ikusi zuen. Ahots batek, berriz, hiru egunez hegoalderantz jo eta azoka hartara iritsiko zela adierazi zion. Artean ametsetan, zuhaitz bat ikusi zuen azokaren izkinan. Ahotsa entzun zuen berriz, esaten ziola: Yuzo, itxaron zuhaitzaren ondoan eta altxor handi baten berri izango duk!.

Artículos relacionados